Aurten ere, yoga euskaraz egiteko aukera izango dugu Algortan. Irakasle Hasier Rekondo arituko da, urtero legez, Aldai Patronatuan urritik ekainera bitartean. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago.
Lehenengo eskola-eguna urriaren 2an izango da.
Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email zein whatsapp mezu batez (egizugetxo@gmail.com / 644277155) gorde zure lekua.
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:40 – 21:10
Non: Aldai Patronatuan, karitate kalea 1 (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, sOrtuetako kide eta Bizarra Lepoaneko bazkideek
Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588.
Animatu, eman izena eta om shanti!
Leave A Comment