Ipuinetara eta ahozkotasunera gerturatzeko eta ipuinek oinarrian kontatzen dutena aztertzeko helburuarekin formazio saio batzuk antolatu ditugu.
Dorleta Kortazarren eskutik ahozko tradizioan sakonduko dugu, gure errealitatea ezagutu, urruneko tradizioetan gure arrastoak antzemango ditugu eta ipuinak kontatzen trebatuko gara.
Ikastaroa batez ere praktikoa izango da, teoriarekin uztartuz. Ariketa ezberdinak proposatuta ipuinak eta ahozkotasuna lantzea da asmoa. Bide batez, ikastaro honek jendaurrean hitz egiteko konfidantza, trebetasuna eta segurtasuna eskuratzen lagunduko digu, baita diskurtso erakargarriak prestatzeko klabeak deskubritzen ere.
Bost saiotan dago antolatua:
- Ahozkotasuna
- Ipuinak kontatzen ikasten
- Imaginarioa
- Entzutea
- Ipuin tradizionala
Noiz: Otsailetik ekainera, hilean zapatu bat, 10:30-13:30.
Otsailak 22, martxoak 28, apirilak 25, maiatzak 23 eta ekainak 20.
Non: Romo kultur etxean, Getxo
Matrikula: 40€ / 20€ (ikasle eta langabetuak)
Ordainketa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.
Izena emateko: Azpiko formularioa bete mesedez. Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 622 433 085 (Uxue) edo egizugetxo@gmail.com
Eta hala bazan edo ez bazan…
Leave A Comment