Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago!

Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dagoena.

Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean antolatu daiteke, gurasoen arteko giroa euskalduntzen laguntzeko. 

Zure eta zure seme-alaben arteko transmisioa euskarazkoa izatea nahi baduzu, horretarako aproposak diren uneak bermatu nahi ditugu.

Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea da!
Izena emateko hurrengo formularioa bete: