Iñigo Astiz izan genuen aurreko ostegunean geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Villamonte Kultur Etxean bildu ginen, urtarrilaren 23an hain zuzen ere.
23 irakurzale bildu ginen “Analfabetoa” liburuari buruzko solasaldian.

Poema bakoitzarekin buru buruzko borroka bat daukat. Aitortu zuen Iñigok solasaldiarekin hasi bezain pronto. “Momentu bakoitzean idazle bati hurbiltzen naiz… “enbidiak asko gidatzen nau, askotan pentsatzen dut beti berdina idazten dudala eta beste batzuetan sentitzen dut liburuak baduela enkaje bat
Poema bakoitza sortzen dudanean, amaierara heldu baino lehen, mezua uzten dut baina heltzeke bide horretan bakoitzak sortu dezala bere bidea”
Momentu horren esanguratsuena izan daiteke oharkabean alde egiten duenak…

Poesia oso arte arraroa da, behin norbaiteri entzun nion, “poesia despistatuek egindakoa dela”.
Liburuetan gauza azaldu egiten direnean… pedagogia puntu horrek haserretzen duela azpimarratu zuen Iñigok, azalpentxoak ebitatzen saiatzen naiz


Analfabetoa liburua sortzeko unean Iñigok badituela bere kontrastatzaileak kontatu zigun. Idatzitako 3 lagunei bidaltzen diet watxap bidez… nik 3 iritzi horiekin egiten dut.

Nire obsesioa da ez izatea errepikakorra… Analfabetoa liburukopoemak biltzerakoan, lengoaiari buruzko poema asko zeudela iruditu zitzaidan eta
sexuari buruzko bat ere ez ez zegoela jabetu nintzen. Horren arira sortu ziren poema berri batzuk eta tonu hori, faltan zegoena sortu zen. Kanpoan 14 bat poema geratu dira ( “aber” karpetan nunbait 😉


Badago poesia oso lotua dagoena sentimenduari… poetak kapazak dira askotan sentitutakoa plazaratzeko eta honetaz jabetu gara irakurleok Iñigoren poemetan murgildu garenean.
Liburuaren portadaren kuriosidadeak ere kontatu zizkigun idazleak
Asier Mendizábal artistak egindakoa kolas bat da.

Amaitzeko Iñigok aitortu zuen nahikotxo biluzten dela bere liburuetan. Idazti zuen lehenean “gorputza” ideia izan zen buruan zuena eta hurbileko jendeari buruzko hainbat poema egon ziren, “Analfabetoa” liburuan beharbada apur bat sozialago jardun da.


Amaitzeko bertan geunden irakurzale guztioi azken oparitxo bat egin zigun Iñigok, analfabetoa poema irakurriz 😉

WhatsApp Video 2020-01-27 at 09.21.20

Eskerrik asko, Iñigo Astiz!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmL1tsDY

Gorde dezagun agendan gure 2020ko gure hurrengo UKITXen hitzorduak:

Irakurgai mailakatuko solasaldiak:

  • Otsailaren 10an, astelehena, 17:00etan- Romoko Nagusien Etxean (Lope de Vega 12), Josu Lartategi izango dugu gurean “Pinky Pailazoa liburuarekin.

  • Otsailaren 11n, asteartea, 10:00etan- Azebarri Kultur Elkartean, Fernando Morillo izango dugu ” Abbadiaren sekretua” liburuarekin.

    Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko ohiko solasaldia:

  • Otsailaren 27an, ostegunean, 19:30ean–  Villamonte Kultur Etxean, Miren Amuriza izango dugu gurean, “ Basa” liburuarekin.