9 film labur 33 herritan 


Badatorrela Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak XVII. edizioa
9 filmekin dator ; martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean ospatuko da eta, 33 herri bisitatuko ditu, tartean gurea:

EGUNA: Martxoak 16, astelehena

ORDUA: 9:00etan, 11:00etan eta 17:00etan

TOKIA: Goizean; Algortako Villamonte Kultur Etxean eta arratsaldean; Romo Kultur Etxean .


Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.

Bost astetan 33 herri bisitatuko ditu Laburbirak. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz. 

Aurtengo emanaldira 27 lan aurkeztu badira ere, 9 lanen aukeraketa egin da. Irizpideak anitzak izan dira aukeraketa egiteko orduan: lurraldetasuna, ikusentzunezkoaren disziplina, genero parekidetasuna, gaia, formatua,… 9 lan hauetaz osaturiko zirkuitua: zirraragarria, emozioz betea eta nola ez, euskarazko zinemagintzaren islada ezin-hobea duzue.

Hona hemen, XVII.Laburbira osotzen duten 9 lanak (klikatu izenburuetan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko):

o   Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)

o   Urak dakarrena (Marilin taldea)

o   Anti (Josu Martinez)

o   Tigre bat (Amaia San Sebastian)

o  Pil Pil (Kristina Zorita)

o   Mamarro (Ibon Iza Totorika)

o   Kateak (Yolanda Mazkiaran)

o   Jauzi bat eta prixt (Maitane Eyheramonho)

o   Harria Herri (Dimegaz Kultur Elkartea )


Gainera, 9 film laburren proiekzioaz gain, zuzendarietako batekin- Janire Etxaberekin ( Harria Herri Dimegaz Kultur Elkartea) solasaldia izateko aukera izango dugu Getxon, goizeko proiekzioak amaitzean.