Miren Amuriza izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Villamonte Kultur Etxean bildu ginen, otsailaren 27an hain zuzen ere. 25 irakurzale bildu ginen “Basa” liburuari buruzko solasaldian.

“Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.”

Alfonsina Storniren “Otseme” poemarekin eman zion hasiera Mirenek solasaldiari. Berak azaldu zigun eta irakurri ere, poema honek oso ondo laburbiltzen duela Basa liburuaren esentzia. (Gomendagarria, oso poema liburu hori ?)

Mirenek aitortu zigun “polita dela ikustea nola paperean idatzitako horiek zuongana heltzen diren, zuon ahotara zuon begitara…”

Basa liburuaren azalari heldu genion.

Emakumea, erdi andrazko erdi animalia. Basurde burua duen adineko emakumea izan zen emaitza, hori bai oso ondo aukeratuak dauden hainbat elementurekin ( adineko emakume baten erropak, soka…)

Baserri munduko esentzia, kolorea eta usaina gogorarazi digu Basa liburuak. Idazleak aitortu zuen bezala, asko kezkatzen zuen kontu bat, sinesgarritasuna zen.


Baserri mundua ezagutzen dutenak konektatuko dira istorioarekin, baina hiritarragoak direnengana helduko ete da Basa? Eta ulertuko dute?


Pertsonaiak aurkeztu egin zizkigun Mirenek. Sabina, Henry, seme-alabak, Lurdes, bizilaguna…
Horiek guztiek pertsonaia nagusiarekin duten harremanen arteko tira birak, gatazkak eta botere harremanetaz jardun genuen luze.

Bideorako esteka
https://www.flickr.com/photos/egizu/49595635402/


Mirenek adierazi zuen bezala; matriarkaren figura edo hobeto esanda, Euskal matriarkaren figura hori zalantzan jarri nahi nuen kontu bat zen.
Emakumeok, boterea etxeko gune edo espazio konkretu batean izateak matriarkaren islada ote da?
Matriarkatua fantasia patriarkala bezala deskribatzen duen aipu batzuk ekarri zizkigun idazleak.
“Espazio batean boterea eduki dezaket baina  beti ere dominazio sistema baten barruan”.

Zaintzaren gaiak ere badu presentzia nabaria Basa liburuan, zein protagonisten roletan. Kontu honek sortzen dituen tira birak, erresistentzia, ahaldundutzea…

Letra desberdinarekin ageri den pasarte baten inguruan galdetu duen gure irakurzale batek.

Mirenek azaldu zigun, “arnasa hartzeko tartea, kanpo begirada bat emateko” nahita jarritako pasartea dela, istoriak duen tentsio horretan deskantsu bat hartzeko gunea.

Amaiera kontatzeko, iradoki egin nahi nuen. Bertsolarion joera izango ete den edo ez daki, baina Mirenek aitortu zuen bezala, “azkena pentsatuta hasi nintzen”

Eskerrik asko, Miren Amuriza!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmLEGeSf

Gorde dezagun agendan gure martxoko UKITXen hitzorduak:

  • Martxoaren 26an, osteguna, 19:30ean- Villamonte Kultur Etxean, Mikel Begoña eta Adur Larrea izango ditugu gurean, “ Arditutakoak” komiki liburuarekin.