
Udan euskara gehiago erabili gura duzu? Getxoko terrazetan, astean behin, ordubetez, talde txikian mingaina astintzeko prest zaude?
Udako berbalagunean izena emateko epea zabalik dago ekainaren 19ra arte. Ekaineko azken astean (29ko astean) elkartzen hasiko gara ?
Interesa baduzu parte hartzeko beheko formularioan utzi zure datuak. Hauxe gure zenbakia: 619 935 541 (Garazi). Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara idatzi ahal diguzu: egizugetxo@gmail.com
UDAKO BERBALAGUNA
Iraupena: Ekaineko azken astean, uztailean eta irailean zehar lotuko gara, abuztuan jai hartuko dugu.
Parte hartzea doan da, etortzeko konpromisoa eta komunikatzeko gutxieneko maila besterik ez dugu eskatzen.
Berbalaguna, oso ona da eta asko gustatzen zait
Kaixo, Cruz, eskerrik asko mezuagatik! Espazio ederra da berbalagunena, bai, eta hori denoi esker, denon artean sortzen dugulako giro atsegin eta goxoa. Eutsi goiari eta laster arte!