San Juan bezperan elkartuko gara labur.eus/UmeenSanJuanSua2020 loturaren bidez antolatu dugun egitarau oparoaz gozatzeko.
18:00etatik aurrera ekainaren 23an, asteartea, sareen? bidez gurekin elkartzera animatzen zaituztegu egun berezi honetaz gozatzeko šŸ˜‰
Gainera, ? adi ibili, sariak ? lortzeko aukera izango baituzue!!

Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan ume eta gurasoentzako emanaldi bereziarekin, jaiaren historiarekin, bertso saioarekin eta San Juaneko Konjuro eta Kantaitarekin gozatuko dugu.

Hemen duzue egitaraua:

18:00etatik aurrera labur.eus/UmeenSanJuanSua2020 loturan elkartuko gara animatuko zara?

18:00 Kilimar Taldearen eskutik ā€œSuaren festaā€œ ipuina

18:45 Josu LarraƱagaren eskutik San Juan bezperako magia eta tradizioak

19:00 ALBEko Bertsolarien saioa

19:30 Itxartuk Urdiaingo San Juan kantaita eta konjuruaren irudi eta bideo bilduma

20:00etatik aurrera, gozatu egun berezi honetaz eta elkarbanatu gurekin egun berezi honetako une zoragarriak!

Konjuruarekin batera zuon jai bereziaz gozatzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, txokolate janarekinā˜•, aurpegi ? margozketarekin, ?dantzekin? …

?? Adi! gainera zuon jaiaren uneak gurekin elkarbanatzera animatzen zaituztegu eta parte hartzaileen artean opari berezi bat zozketatuko dugu šŸ˜‰
? Sareetan elkarbanatzen badituzue une berezi hauen irudiak #UmeenSanJuanSua2020 traolaren bidez elkarbanatu edota egizugetxo@gmail.com / 619935541 bidali.

? Animatu eta elkartu gurekin 18:00etatik aurrera labur.eus/UmeenSanJuanSua2020 loturan denok zaudete gonbidatuta! ?

ā€œSan Juan suaā€ batzordea hauek osatzen dugu: Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe kultur elkartea, Itxartu, Yala Plataforma eta  ALBE bertso eskola.