Atzoko egunean IdaZaleon Txokoari amaiera eman genion ikasturte honetako azkenengo topaketarekin.

Bikain jatetxean elkartu ginen idazaleon txokoan aritu garen kideok. Amaiera borobila emateko idazaleen idazlan batzuk bildu ditugu liburuxka berezi batean eta atzoko egunean taldeko kideei eman genien.

Konfinamendu osteko lehen topaketa berezia izan zen. Online egin ditugun saioez, haietan izan ditugun buru-hausteak, eta bizipen desberdinak kontatzeko tartea izan genuen atzoko topaketan.

Plazer bat izan da zuokin asteazkenetan elkarbanatu dugun tarte horietaz gozatzea eta elkarrekin sortu dugun tailer hau aurrera eramatea.

Egizu Getxo Euskaldun elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu:

Garazi Basterretxeari

IdaZaleen Txokora hurbildu zareten guztioi

Villamonte kultur etxeari

Hemen dituzue atzo atera genituen argazkiak kuxkuxeatzeko aukera: https://flic.kr/s/aHsmNVAfnr