Mikel Begoña eta Adur Larrea izan genituen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Azebarri Kultur elkartean bildu ginen eta ikasturte honi amaiera eman genion, ekainaren 18an hain zuzen ere. 15 irakurzale bildu ginen “Arditutakoak” komikiari buruzko solasaldian.
Ameriketako euskal artzainen inguruko komiki-istorio bat da “Arditutakoak” Bertsolari aldizkarian plazaratua izan zena. Arditutakoak du izenburu, eta Mikel Begoña historialari eta liburuzainak ondu du gidoia. Ilustrazioak, berriz, Adur Larrea marrazkilariak egin ditu.
Mikel eta Adurrek komikiaren inguruko aurkezpenarekin hasi baino lehen bakoitzaren ibilbide profesionalaren errepaso bat egin zuten.
Bi artista hauek egindako zenbait adibide ikusi genituen; “Antzarra eguna “, “Gabriel Aresti “, “Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak ” , “Otzi “, “Berunezko itsasoa : Matxitxakoko guda ” ..
Egindako ibilbide luzearen ondoren “Arditutakoak” komikiari heldu zioten hizlariek. Mikelen hitzetan “Komikiaren mundua ez da oso baloratua hemen“… baina atzo erakutsi ziguten eta kontatu zigutenarekin nabari geratu zen atzean dagoen lan mardul horrek duen garrantzia.
Ilustratzaile (Adur) eta gidoigilearen (Mikel) arteko konplizidade eta harreman ona, nabaria izan zen atzoko solasaldian. Mikelek kontatu zigun bezala; Idatzitako gidoia pasatzen diozunean ilustratzaileari, gidoian argi adierazi behar duzu zer den bertan irudikatuta agertzea nahi duzuna. Plantilla bat erabiltzen dut eta plantxa da deskribapenaren neurria “mugatzeko” neurri bat.
Adurrek aipatu zuen bezala “asko eskertzen da, gidoigileak maniobrak egiteko “baimena” edo aukera ematen dizunean. Mikelek uzten dio marrazkilariari gehiagi sakondu gabe. Maniobrarako ahalmen gehiegirik ez baduzu, ez da berdina… harremana izatea garrantzitsua da”.
Onomatopeiak Mikelek asko erabiltzen duen tresna bat da “oso mamurtutako lana izan behar da. Klabea da gauza oso konkretuetan sartzea“.
Irakurle batek galdetu zion Mikeli ea ez ote duen inoiz liburu bat idaztearen ideia izan…”Ni gustura nago honetan, nik zera bisuala dut eta komikietan sentitzen naiz erosoago.
“Normalean gidoi osoa ez dut amaituta izaten (mikel) komikia dut gordeta ta ikusten badut, badagoela norbait hori marrazteko prest aurrera ekiten dut.
Komikiek ematen duten aitzakia da gai bat hartu eta horren inguruko deskubrimendu bat izaten da gaian sakontzen dugunean. Zine mundura komikiak egokitzearen ideiaz ere jardun genuen badira hainbat adibide.
Amaitzeko, oinarrizko erreferenteen inguruan aritu ginen eta Frantzian komikiek duten ospea eta eremuaz asko jardun genuen. Gulemako azokaz hitz egin ziguten hizlariek, benetan merezi duen komiko azoka 😉 eta amaiera borobila emateko “Arditutakoak” komiki liburuaren kamisetak zozketatu genituen;)
Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/jjcQtsgNKpxfPNkZ9
Atera genituen argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHsmNWuWuX
Eskerrik asko, Mikel eta Adur!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Leave A Comment