Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan ume eta gurasoentzako emanaldi bereziarekin, jaiaren historiarekin, bertso saioarekin eta San Juaneko Konjuro eta Kantaitarekin gozatuko dugu.
Ipuinak, kondairak, bertsoak eta dantzak ikusgai egongo dira.
Gainera, ? adi ibili, sariak ? lortzeko aukera izango baituzue!!

18:00etan hasiera emango diogu jai berezi honi.

Konjuruarekin batera zuon jai bereziaz gozatzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, txokolate janarekin, aurpegi margozketarekin, dantzekin …

Zein izango da zuen solstizio ohitura?

Adi! gainera zuon jaiaren uneak eta solstizio ohiturak gurekin elkarbanatzera animatzen zaituztegu eta parte hartzaileen artean opari berezi bat zozketatuko dugu !
Sareetan elkarbanatzen badituzue une berezi hauen irudiak #UmeenSanJuanSua2020 traolaren bidez elkarbanatu edota egizugetxo@gmail.com / 619935541 bidali.

Animatu eta elkartu gurekin 18:00etatik aurrera denok zaudete gonbidatuta!