Urriaren 24an Balmasedara egingo dugu gure hileroko bizikleta-irteera, ea eguraldiak laguntzen gaituen Animatuz gero, idatziguzu (622433085, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 622 433 085 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan.

Eguna: Urriak 24, larunbata.

Ordua eta lekua:
9:00etan Fadurako parkinean
9:25ean Bizkaiko Zubian, Portugaleten
9:40etan Portugaleteko bidegorrian

Ibilbidea: Algorta, Portugalete, Muskiz, Abanto, Zierbana, Galdames, Balmaseda. Egun pasa egiteko aukera dugu, nahi ez duenak, Galdamestik atzera egin dezake, edo Balmasedatik/Zallatik itzuli edo Fevea hartu Bilborantz.

Zorua: Bidegorria+Lurra+Errepidea
Trena bidean (Muskiz, Abanto, Balmaseda, Zalla …)

Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Euria egingo balu bertan behera gertauko litzateke.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Hemen ibilbidearen deskripzio eta informazio guztia daukazue.

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.