Azaroaren 7 eta 14an 10:00etatik 13:00etara “Diziplina positibora gerturatuz” izenburupeko ikastaroarekin dator Emaro-emaro. Aurtengo guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloari bukaera emango diogu honekin eta denok etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Diziplina postiboragerturatuko gara Emaro-emaroren eskutik eta seme-alaben hezkuntzarako baliabideak modu praktikoan ikusiko ditugu.
Ikastaroaren helburu nagusia hezitzeko moduaren kontzientzia hartzea da, beraz egingo ditugun ariketak hortan zentratuko dira. Horrela konparatu ahal izango dugu gure egiteko modua eta gure nahia antzerakoak diren edo ez.
Landuko dugu zer egiten den, nola egiten den eta zer lortzen den egindakoarekin, ea kointziditzen duen guraso bezala finkatuta dauzkagun helburuekin.
Bi egunetan, hiru orduko bi saioetan ariketa teoriko zein praktikoen bidez guzti hau lantzen saiatuko gara.
Ikastaroak doan dira eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.
Leave A Comment