Gau beltza

 Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue? 

Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, gainera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa. Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean akuilu izan nahi du Euskaltzaleen Topaguneak: Gau Beltza edo Arimen Gaua bezala ezagun egiten ari den jaia hain zuzen.

Horretarako besteak beste gaubeltza.eus web orrian familientzako ipuin kontalaria, kalabaza eta makilaje tailerrak eskuragarri jarri ditu, baita katalogo beldurgarria ere. Horrez gain Gau beltzari buruzko dokumentala egin du, hemen ikus dezakezue.

Asteburu honetan, zuen etxeak girotzeko prest?

Kalabaza tailerra
Makilaje tailerra

Gau beltza dokumentala