Martxan da Errigoraren saskiak (beltza, berdea eta zuria) eskatzeko epea, azaroaren 12ra arte zabalik izango da euren webgunean. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da saskien balioaren %25a.
Aurten pandemiak eragindako nahas-mahasa dela eta, ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrikarik ez dugu izango datorren udaberrian. Egoera honen aurrean saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko dute. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dira, trukean, saskiaz gain, Korrikaren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko, Korrika ez egiteak eragingo dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dira, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko da eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko dira, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko.
Euskara plazan nahi badugu kanpaina honetan parte hartzeko gonbita egiten digute. Sinplea da: izan dadin nahi genukeena guk geuk egin behar dugu. «Egiten duguna gara», lelo hutsa baino gehiago da; dei bat da. Saskiak eskatuta, ekintza txiki batekin helburu handien bila etortzeko proposamena.
Getxon online eskatuz gero Lauaxeta Aek euskaltegian jasoko dira saskiak.
Leave A Comment