Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan urte berriari hasiera emateko otsailaren 4ean dugu hitzordua. Irati Elorrietarekin elkartuko gara Azebarri kultur elkartean Neguko Argiak liburuaz berba egiteko.

Irati Elorrieta idazleak Euskadi Literatura Saria irabazi zuen ‘Neguko argiak’ izeneko bere bigarren nobelari esker, Literatura Euskaraz atalean.

Irati Elorrieta gurekin online konektatuko da Berlinetik.
Guk Azebarrin dena prestatuko dugu denok elkarrekin Iratiren solasaldiaz gozatzeko (segurtasun distantziak mantenduta) eta ondoren galderak egiteko aukera izango dugu.
Nahi izan ezkero zuon kabuz online konektatzeko aukera ere izango duzue, beti bezala jitsi meet bidez.

Egungo egoera kontuan hartuta, leku mugatuak izango ditugu gure solasaldietan eta beharrezkoa izango da izena ematea.

____________

Kritikak:

Argia

Berria

Deia

Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete.

Animatu zeu ere!

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com