Larraskituko jaiotza

Larunbatean Sendi egitasmoko 10 familiekin batera Cobideak urtero antolatzen duen “Basoko jaiotza” orientingaz gozatzeko aukera izan genuen.

Enano ikastaroaren egunean

Gutariko askorentzat larunbatekoa gure bizitzako lehenengo orientinga izan zen, hori dela eta ostegun arratsaldean Enanoren eskutik ikastaro txiki bat egin genuen.
Bertan mapan agertzen diren marren, koloreen eta laukien esanahi azaldu zigun. Baita ipar orratza erabiltzen erakutsiko zigun, horren ostean larunbateko orientinga egiteko prest geunden.

Larunbatean 10:00ak aldera Larraskitun elkartu ginen, pixkanaka pixkana familiak heltzen joan ziren, bakoitzari mapa eta brujula eman genien. Helburua: Larraskituko jaiotza aurkitzea. Batzuk urduri, beste batzuk lasai eta gehienak erdi lo baina den denek jaiotza aurkitu zuten. 😉 Azkenengo taldeak jaiotza aurkitu eta elurretan hasi zen, beraz kotxera buelta elur azpian egin genuen, egun borobila benetan.

Flirk-en argazki gehiago aurkitu ditzazkezue.
Mila esker etorri zineten guztioi! Hemendik gure zorionik beroena!