• Urtarrilean bigarren izen emate deialdia irekiko da.
  • Berbalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dute.
  • Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzte.
  • Euskal Herrian 7.700 lagun elkartzen gara mintzapraktika saioetan.

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun talde berriak sortu ziren. 
Urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker.

Berbalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. 

Izan ere, ekimenak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu.
Astero taldean ordu betez herrikideekin mintzapraktika egiteko elkartzen dira.
Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako kideak ezagutzeko aukera izaten dute. 
Zure herriko euskaldunekin esperientziak partekatzeko prest?
Ez galdu aukera eta eman izena.

Uda ondoren, asteroko hitzorduei ekin zieten, elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Urtarrilean berriz ere mintzapraktika egiteko bilduko dira, bigarren deialdian bat egin duten mintzalagun berriekin batera.

Mintzalagunak euskaraz bizi nahi dutelako, bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan aritzen dira hizketan eta pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonekin hasiko dira euskaraz hitz egiten. 
Eta zu, animatzen zara? Euskara bizi, erabili.

Nondik norakoak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izena.

  • Berbalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
  • Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.

Eta zu animatuko zara?
Eman izena beheko formularioa betez eta … ongi etorri Berbalagunon mundura !