Atzo arrastian Lutxo Egia izan zen gurean. Hilaren azken astean elkartzen gara Uribe Kostako literaturzaleok, eleberri baten inguruan idazlea entzun eta galderak egiteko, Ezker hanka falta zuen azaroan argitaratutakoa izan genuen hizpide.
. . . .

Gaurko kronikan atzo jasotako zenbait esaldi konpartitu nahi ditugu, atzo Lutxok ekarritako pasta goxoen modura, kutxa zabaldu, bat hartu eta dastatu… ├▒am!

“Eleberri baten esperientziatik haratago joan behar da” + “Kezka izan da errealitatetik eta fikziotik ibiltzea azken bi urte hauetan” + “bidaia bi, historia bi, denbora bi” + “Galizia fantasia, Bilbo errealitatea” + “Gerena herrena. Nor ez da herren? eta idazlea lehen” + “Eztokia izan daiteke igogailua, purgatorioan dago Gerena.” + “Hiriek jokatzen dute Pop starren rola” + “Xakean arituz gero Lutxok zaldia aukeratuko luke” Txabik

Argazkiak handiago eta hobeto ikusteko sar zaitez albumean: www.flickr.com/photos/egizu.

Hauxe izan dugu ikasturte honetako azken bilera, irailaren bukaeran berriro ere elkarrekin izango gara. Bileren berri izan nahi baduzu bidaliguzu zure posta elektronikoa helbide honetara: egizugetxo@yahoo.com, hilero gonbidapena bidaliko dizugu.