Karmele Jaiogaz lotu ginen atzo "Musika airean" nobelaz berba egiteko. Hasieran, Karmelek berak kontatu zigun eleberriaren abiapuntua zein izan zen, Elenaren irudi hura, bakarrik etxean, leihotik begira. Handik aurrerako prozesua, ibilbidea, egin eta kendu, bizi dugun guztiak zer eragina duen gugan, geure izaeran…

Apurka-apurka geu ere animatu ginen; galderak, gustuko pasarteak, sentsazioak eta kritikak, hor egon ginen irakurleak, gustura Aldai Patronatuan.

Eskerrik asko, Karmeleri, eta etorri zineten guztioi! Hurrengo hiztordua otsailaren 25ean, ostegunean, Iñaki Frieraren "Zureak egin du" eleberria irakurri eta etorri konpartitzera.

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa