Orain dela aste pare bat Kepa Altonaga izan genuen Uribe Kostako irakurzaleen txokoan, bere azken saiakera-liburuari buruz hitz egiteko. Liburua irakurri duzuenok eta irakurri ez duzuenok ere hementxe duzue igande honetako Berrian Bixente Serrano Izkok egindako kritikaren pasarte bat, osorik estekan duzue:
"Altonagaren bertze obrak irakurri dituenari, hala nola Etxepare edo Arman Davidi buruzkoak, haien paragrafo batzuen oihartzuna helduko zaio Darwin geurean honetan. Haietatik abiaturik paratu du saiakera berri hau, biziki interesgarria, euskara duin, dotore eta jasoan idatzia, atseginez irakurtzeko modukoa.
Eta, orobat erran behar, biziki eskertzekoa ere bai, Euskal Herriko unibertsitateetan hain ikerketa-lan gutxi egin eta plazaratzen direnean euskaraz. Kepa Altonaga eta bertze gutxi batzuk ditugu ohorezko salbuespen, nekez zabalduko direnak, segurik, Bolognako planek curriculum akademikoetarako ezarririko baldintza berrietan, gure unibertsitateek ez badituzte neurri sendoak asmatzen euskara are baztertuago geldi ez dadin."
Leave A Comment