Sarea josteneko 7 eragileak

Sarea josteneko 7 eragileak


Ondo dakizuen moduan 2010eko otsailean martxan ipini genuen Sarea josten ekimena Getxon; 30 elkarte, talde, eragile lotu ginen euskararen aldeko sinergia honetan. Pausoak eman ditugu urte eta erdi honetan eta orain kontatzera gatoz 7 eragile gehitu zaizkigula lan honetan.

Getxoko Ikasle Abertzaleak, Juan Bautista Zabala ikastetxeko guraso-elkartea, Getxoko Udaleko euskara-zerbitzua, Bereterretx euskal kultur elkartea, Itzubaltzeta gaztetxea, Begihandi kultur elkartea eta Geroa ikastolako guraso-elkartea. Hauek dira gure kide berriak auzolan honetan.

Orain dela gutxi plazaratutako manifestuari bi egitasmo gehitu zaizkio, udazkenean Gure berbakere txapelketa eta Agenda bateratua.

Eskerrik asko denoi emandako laguntzagatik, Sarea josten jarraituko dugu-eta!