Ipuin-liburu hau proposatzen dizuegu Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordurako. Algortako Aldai Patronatuan 20:00etan elkartuko gara urriaren 23an, martitzenean.
Ur Apalategik Beterriko Liburua Saria irabazi zuen1998an Gauak eta hiriak argitaratutako lehen eleberriarekin. Fikzioaren izterrak ipuin-liburu honekin, berriz, Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen iaz, “Euskarazko Literatura” atalean.
“Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti.”
Hemeroteka:
Berria (2011-10-21)
Gara (2011-10-18)
Argia (2011-10-20)
Leave A Comment