egizuteam

Kaixo berbalaguna! Urtero moduan bagaude oporretatik bueltan eta gogotsu.Kurtso berriarekin bat jarduera desberdinak prestatzen ari gara;yoga ikastaroa,Uribe kostako irakurzaleen txokoa…beraz adi deialdietara! kurtso berriarekin bat lankide berria izango dugu gurean,Asier.Bera izango da berbalagun proiektuaren koordinatzaile berria eta bai berbalagun taldeetan,bai euskaltegietako aurkezpenetan bera topatuko duzue.Besterik gabe datozen hilabeteetako jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu eta nola ez berbalagun proiektuan berriak zaretenoi esatea,urrian zehar izena emateko aukera izango duzuela.