Urtero legez, urriaren 7an, astelehena, yoga ikastaroa hasiko da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 10 urte bete ditu eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua.
Parte hartzeko informazioa:
Urritik ekainera bitartean
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 30 € / 25 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
Izena emateko: 616 885 165 / egizugetxo@gmail.com
(Urriaren 7 eta 9an klaseak Aldai Patronatuan izango dira)
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita.
Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588.
Animatu eta eman izena!!
Leave A Comment