Irati Jimenezen gaurko hitzaldia (Villamonten, 19:30) bertan behera geratu da idazlea gaixorik dagoelako, eta gaur zortzi egingo dugu (abenduaren 5ean, osteguna), leku eta ordu berean. Abenduaren 5an, eguena, 19:30ean Villamonte Kultur etxean elkartuko gara.
“Somerset Maughamen ustez, «Hiru arau daude idazteko, zoritxarrez, inor ez da ados jartzen zeintzuk diren esateko orduan». Honek, ordea, ez du esan nahi aro, lurralde eta estilo ezberdinetako idazleak horiek zehazten saiatu ez direnik. Aholkuen zerrendan, maiz, ideia berbera errepikatu dute: moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu. «Hitz laburrak balio badu ez erabili luzea», George Orwell. «Amaieratik ahalik eta gertuen hasi», Kurt Vonnegut. Izan ere, Frank Yerbi idazleak dioen moduan, «eleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin».”
Leave A Comment