Arantza Etxebarria | Dentista
Bidebarri kalea 27, Algorta | 94 430 7696
* Dentista batek euskaraz min txikiagoa egiten du?
+ Tira, min txikiagoa ez dakit; baina egia da hona etortzen direnak, euskaraz baldin badakite, konfiantza handiagoarekin etortzen direla eta gutxiago nabaritzen dutela mina. Horrez gain, nabaritu dut guraso askok umeak dakartzatela, ni euskalduna izanda, umeekin euskaraz egiten dudalako. Umeak, oro har, ez dira beldur izaten. Beldurra nagusiengan ikusten dut sarriago, esperientzia txarren bat izan dutelako-edo; horrelako kasuetan eta euskalduna bada, jakina, euskaraz eginda konfiantza gehiago hartzen dute eta, zelan esan… bada, lasaitu egiten dira.
* Zer motatako lanak egiten dituzu?
+ Ni dentista orokorra naiz eta denetarik egiten dut: txantxarrak kentzea (garbitu eta konpondu) eta erauzketak (ateratzeak) egitea dira ohikoenak gurean. Endodontziak, garbiketak, protesiak jarri ere egiten ditugu. Horrez gain, ortodontzia, peridontzia eta kirurgia egiteko prestakuntza ere badaukat. §
Leave A Comment