Hona hemen ikasturte honetan zehar Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan izango ditugun solasaldiak 

Literatura gustuko dugu eta horregatik elkartu egiten gara hilero Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Atea zabalik duzu, hilaren azken eguenean etortzeko. Idazlea edo itzultzailea gonbidatzen dugu, konpartitzeko eta gertuago sentitzeko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera.

Egungo egoera kontuan hartuta, leku mugatuak izango ditugu gure solasaldietan. Horretarako hilabete hasieran irekiko dugu izen ematea eta solasaldiko aste horretan jakinaraziko dizuegu lekua egokitu zaizuen.

Inor ez dadin solasalditik kanpo geratu, online ere eskainiko ditugu zuzenean gure solasaldiak (Jitsi Meet bidez). Solasaldira sartzeko esteka emailez helaraziko dizuegu interesatuei 😉

Solasaldian zehar segurtasun distantziak mantenduko ditugu, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea eta gel desifektatzailea erabiliko du.

?Ikasturteko lehenengo solasaldia Urriaren 29an izango da, Jokin De Pedro izango dugu “Joana” liburuarekin .

Animatu zeu ere!

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com